XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunekua Euzkadi'tik Bergara'ko jazoerak Bergara'ko biztanliak okerrak dagoz Eibar eta beste erkiko eskertar lotsa galdukoen aurka.

Gixonto orreik gura dabena eurak, egin nai dabe, bestiak barriz buru gauxa erail dabe, demokrazi ixenian ixilik ezpadagoz arri bategaz jo.

Aran-eta gero eztaukoe aurpegirik errikoen asarria jasan egiteko.

Luak legez iges dagije.

Batzuk bakia biar dala, ta kistarrak guztija aiztu biar dabela diñotsoe. Guk olakorik ez.

Guztija parkatu ezkero, eztauskube bakian bizten itxiko.

Erakutsi dagijogue bildurrik euki biar dauskubela geure goguak galtzen datorrenari etzako barkatu biar ezer eta.

Guk olako bat egingo bageunke, an ixango leitikez saratak eta otsak, lurretik bere baztertu biar garala esango leukie.

Gobernadore jaunak bere estado de guerra eta olakuak ipiñi barik begiratu begi iskillubak kentzen yentia erailteko baño eztiranai.

Euzkotarra odolez bada, lotsatuko da euzko semiak arrotzen azpijan jausten dirala ikustean.

Begi baten ordez bestia, agiña agiñagaitik, goguak galtzen datorz eta.

ARPIDIA Arpidea idigi dabe EUZKADI izparringi onetan, lenguan ixan zan urijola ikeragarrijak egin dabezan galkuntzak zelan edo alan ordainduteko Etxano eta Amorebieta aldeko baserritarrai.

Gitxitan laguntzen yako baserritar gaxuain Jaungoikuaren semiak ezpaliran.

Emen arrotzentzako dagoz arpide asko, gobernadorian abotsak eta Comisión Gestora'ren saratak.

Beste arpide bat bere laster zabaldu biarko da.

Askori trenak ordaindu biar yakez, betiko euren errijetana bialdu daiguzan.

Orretarako daukoguna oraindik abinduten dogu.

Euzkal Orri onen irakurleak, ain maite daben izkuntzaren aldez egiñiko agurtzat artuko dabe euzkerazko iragarkiak ipintea.

Salerosleak ulertu bele ondo.

ESPANIA'TIK EL DEBATE Izparringi onek Euzkadi'ko auteskundijetzaz jardun dau.

Katolikuben gurenda goraldu ostian, beti euzkuak ixan dirala Españia'ko uzkurtzaren zaindarijak diño, ta España biartu badaguala onei lagundutera.

Prieto'k Euskaldun pelota tokijan egin eban itzaldijetzaz bere zer edo zer badiño, oso txartzat arturik aren itzak.

Auteskundijetan ezkertarrak garaille urten dirala-ta ezta bere urduritasuna estaldu gura.

Kistarrak ordu txarrak igaro biarko dabez.

AUTESKUNDIAK Alcala Zamora jaunak diñoanez auteskunde oneitan ikusi da gobernubaren asmo ona.

Batera ez bestera jo barik, erdijan iraun dau.

Erkalak gurenda andija lortu dau.

Eskumatearen aurka gogor dago auteskirik eztabelako emon gura ixan Sanchez Guerra jaunak uste dau berak eztabela atzerarik egin biar, lengo bidetik jarraitu baño.

Alba'k ostera itz politak esateari dagokijo.

Goze ei da errija, zuzentasun goze, eta Lerroux'en bitartez goze ori kenduko ei dau.

Aldun batzarrean ezpada ikusten alderdijen burrukarik, erkala irozoko da.

Ossorio Gallardo'k bere itz egin dau, Españia guztija onela arteztuten dabelako.

Berak aldun ixateko zaletasunik eztau euki baña, beratzaz zer uste dabe yentiak jakin nai dau.

Batzuk txarto jokatu daben arren, bestiak erakutsi ei dabe Españia'n gixontasuna goratu dala.

Unamuno bestiakin batera egongo dabile ez uste.

Onek au badiño, berak bestia esango dau.

Kanpokuak iratxartuten ari dira diño.

Baserritarra landu biar da.

Uritarrak emongo ei dautso baserrikuari lanaren guna. Ole.

Uriko kakanarrubak gauza onik eztautso erakutsiko, ez baserrikuari, baña Unamuno diñot, ergo.

Lerroux'ek abertzalian itzala dauko begi aurrean, eta laster igaroko dala zaletasun ori diñoan arren eztakigu ba, otsik entzungo da aldunbatzarrean.

Ahora izparringijak bere yakia aldatu dau, len bakalduntar orain erkaldar, baña beti baldar.

Socialisten eta erkaltzalian aldez dago osuan.

A B C izparringijak diñoanez len aukeratu ebana, orain bere errijak ontzat artu dabela dager.

Eskoitarrai ezer egiten itxi baga, erkaltzaliak oben bat betiko daroela diño.

Aldun batzar orokorrak eztira iñoiz ixango biar dira lakuak, alderdi orok an ixan biar dabelako.

El Sol-ek larri autarkija emon dabela errijak ezkertarren aldez diño.

Iru arrizku edo galbide erakutsi nai dabezala diño ostera.

Andalucia'ko sindikalistena, komunistena eta Macia'rena.

Iru galbide oneik autarki ostetik bildur emoteko dagoz.

El Socialista-k bere erkalaren aldez itz labanak dakarz eta eurak aldun batzarrean lanik asko egingo ei dabe errijaren onerako.

Abintzak gaur eta bijar bardin.

Emongo bat eta autsi bi, emongoaz kontentu baledi.

Madrid'go izparringi orotan bat ezta aurkituten umore on barik.

Uri orrek guztija argi ta garbi ikusten dau.

Baña erkijetan dabiltzazan abertzalian zaletasunak betestu biarrian itz dagi alde orotatik.